Agur, CyanogenMod, (kaixo LineageOS?)

Urte amaiera kalamitosoa izaten ari gara teknologiari dagokionez! Pebbleren itxierak eragindako ezinegona oraindik pasatu ez dela, beste proiektu hipermoloi batek ere itxi ditu ateak egun batetik bestera (bueno, edo itxi egin dizkiote). CyanogenMod Android banaketaz ari naiz. CyanogenMod Askorentzat ezezaguna izango da, baina uste dut beste inoiz hitz egin dizuedala hemen CyanogenMod delakoaz. Androiden aldaera libre bat da zen, kode irekikoa, boluntarioek garatutakoa, Googlek banatzen duen kode irekian oinarrituta. Azkar azaltzeko: zure Android telefonoaren fabrikako softwarearen ordez instalatu eta, gehienetan, telefonoa hobeto eta azkarrago ibiltzea lortzen du zuen, besteak beste, ez datorrelako fabrikanteek sistema ‘ofizialean’ txertatzen duten zabor-software guztiaz kargatuta.

Osorik irakurri