Nolakoa da Euskaltel ‘Deco 4K’ berria?

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Rojas 2017ko abe. 27a, 11:02

Kostatu da, baina bi hilabeteko itxaronaldiaren ostean, azkenean egunotan Euskalteleko teknikari bat etxera etorri eta martxan jarri dit azken hileotan jo ta fuego iragartzen dabiltzan Deco 4K Android TVduna.

Pentsatu beharbadao dut zuetako bat baino gehiago egongo dela trastea noiz iritsiko zain, edo eskatu ala ez pentsatzen, eta tira, bideo batean utzi dizkizuet nire lehen inpresioak.

Deco 4K famatuak hiru funtzio betetzen ditu:

  • Euskaltelen kable bidezko TB kanalak erakusten ditu, 4K erresoluzioan kanalak eta zure telebistak hala uzten badiote.
  • Chromecast moduan ere erabil liteke: posible da Wifi bidez bideoak, ausioak, argazkiak, aurkezpenak eta abarrak telebistako pantailara bidaltzea, Chromecast protokoloa onartzen duen edozein aplikazio edo gailutik.
  • Android TV gailua ere bada: Android aplikazio batzuk behintzat bertan instalatu eta erabiltzeko aukera emango digu

Egun gutxiko esperientzia daukat oraindik trastetxoarekin, baina honezkero atera dizkiot gustatzen eta gustatzen ez zaizkidan hainbat puntu:

  • ALDE:
  1. Euskaltelek dohainik uzten dizu gailua eta dohainik bidaltzen dizu instalatzailea (urtebeteko permanentzia konpromiso baten truke).
  2. Zure telebista 4K ez bada ere, irudi kalitatearen hobekuntza nabarmena da.
  3. Edozein telebista Smart TV bihurtzeko aukera ona eta merkea da!
  4. Interfazean, kable bidezko telebista kanalak eta internet bidez jasotzen direnak batera datoz programazio gida eta halakoetan. Telebista norantza doan seinale.
  5. Programak grabatzeko aukerak, batez ere telesailak automatikoki grabatzeko aukera. Oso interesgarria izateaz gain, oso ondo funtzionatzen du.
  6. Interfazea oso azkar mugitzen da, kargak eta animazioak bizi-bizi doaz (ez aurreko Deco HDhorretan bezala), eta gainera euskaraz dago!

 

  • AURKA:
  1. Teknikariaren zain egon beharra gailua martxan jartzeko. Gaur egun gauza horiek sinpleagoak izan behar dute...
  2. Deco 4K internetera konektatzeko Ethernet kablea bai ala bai erabili beharra, horrek etxean sor ditzakeen eragozpenekin (instalazioa aldatu, kableak jarri hormetan...)
  3. Murrizketak instalatu daitezkeen aplikazioetan. Androidenak, Euskaltelenak ala bienak, ez daukat argi.
  4. Euskaltelek Deco 4Krekin ematen digun urrutiko agintea oinarrizkoegia eta argi eta garbi trasteak eroso maneiatzeko behar duen minimoaren azpitik dago. Gailuaren jatorrizko bertsioak Bluetooth bidezkoa gintea du, mikrofono eta guzti.
  5. Pena da ezinezkoa izatea pantailan aldi berean telebista eta aplikazioren bat zabalik izatea.
  6. Sistema berdetxu dago oraindik, eta batzuetan gauza arraroak egiten ditu: Chromecast moduan 'kolgatu', hizkuntza konfigurazioa galdu eta berez gaztelerara bueltatu...