Puffin Browser: nabigatu azkar eta eroso zure Android TVrekin

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Rojas 2018ko urt. 20a, 17:39

Badirudi Euskaltel 4K deskodetzailearen inguruko sarrerek galdera bat edo beste eragin dutela, tartean hau: Lortu al duzu telebistan internet barrena nabigatzea arakatzaileren bat instalatuta? Hala izan bada, zein instalatu duzu eta nola dabilkizu? Lehenengo eta behin, mila esker Xabierri galderagatik (eta bota dizkidan loreengatik!). Galdeari dagokionez: niretzat frustrazio txiki-handia izan da konprobatzea Androd TVk, (edo gutxienez Euskaltel 4K Dekoak dakarren bertsioak) ez duela aukerarik Firefox instalatzeko. Arrazoi asko tarteko, Mozillaren nabigadore librea da nire lehen aukera beti, dela ordenagailuan zein bestelako gailuetan. Chromek tripako min handia ematen dit: nahiko informazio biltzen du Googlek dagoeneko egiten dugunaz eta ez dugunaz, gainera

The post Puffin Browser: nabigatu azkar eta eroso zure Android TVrekin appeared first on Teknopataren txokoa.

Osorik irakurri