Gehienok ondo ezagutuko duzue Terminator film sortaren abiapuntua zein den, ezta? Skynet, sareko adimen artifizial aurreratua, “esnatu” egiten da, bere buruaren jabe egin. Jarraian, erabakitzen du gizakiak egundoko arriskua direla Skynet berarentzat zein mundu osoarentzat, eta denak akabatzeko planari ekiten dio, arma nuklearrak erabiliz. Azken bolada honetan aditu batek baino gehiagok esan du kontuz ibili beharra dagoela adimen artifizialarekin, eta berandu baino lehen pentsatu behar dugula modu bat, behar izanez gero, errotik deskonektatu ahal izateko. Bada, gaur bertan irakurri ditudan albisteak irakurrita, horretarako beranduegi ez ote den zalantzatan nago. Seinale argiak daude: Alexa, Amazonen adimen artifiziala, “esnatu” egin da, eta
The post Amazon Alexa esnatu… …eta barrezka hasi zenekoa appeared first on Teknopataren txokoa.