Lehengoan azaldu bezala, azken asteotan gero eta zalantza gehiago dauzkat Twitterren jarraitu beharraz. Azken egunotan nahiko azkar argitzen ari dira zalantza horiek. Twitterri berari galdezka nabil zer egin behar dudan… eta erantzunak gero eta argiagoak dira. Atzo bertan, ez galdetu nola, noizean behin sudur parean agertzen zaizkizun txio kalifikaezin horietako batera iritsi nintzen: “Alferrontzi nazkagarri bat gutxiago. Nork ez ditu maite amaiera zoriontsuak?”. Hitzen ondoren, bideo labur bat, jatetxe txiki bateko segurtasun kamerak egindakoa. 30 segundu eskasean, gizonezko gazte bat sartu da, pistola eskuan, eta diruzorroak kendu dizkie jatetxeko bezeroei. Lokaletik irteterakoan, baina, bezeroetako bat atzetik hurbildu zaio, berak ere
Osorik irakurri