Tira, ba azkenean, pena handiz bada ere, baina Muskek beste erremediorik utzi ez duela, otsailean sarrera honetan kontatu nizuenetik abiatuta, eta lehengo egunean hemen azaldutako urratsak jarraituz, nire Twitter kontua desaktibatu dut, betiko galtzen uzteko asmoarekin. Tira gezur txiki batzuk badaude beltzez nabarmendutako esaldi horretan. Gutxienez bi: 16 urteren ondoren gogorra egiten da hainbeste poz, irribarre eta algara era bai eman dizkidan zerbitzua uztea, baina jabe berriak hainbatetan utzi du oso argi zerbitzu guztia goitik behera aldatu nahi duela, hasi ultraeskuineko idearioa haizatzeko makina erraldoia bihurtzetik eta bukatu sare sozialaz gain era guztietako zerbitzuak eskaintzeko plataforma bihurtu nahiarekin: kontaktuak, finantzak,
Osorik irakurri