Joan den ostiralean Euskadi Irratiko Faktoria saioko lantaldetik deitu zidaten. Mikel Iturria aspaldiko rockerokideari ere bai. Galdera pare bat egin nahi zizkiguten Xtik ateratzeko arrazoien inguruan, gaurko tertulian tratatu nahi zutelako gaia. Pozik erantzun nien galderei, tertuliako eztabaidak aukera emango zuelakoan sare sozial alternatiboak gutxienez aipatzeko… Bada, Arantza Elizondo, Iñaki Soto eta Jurdan Arretxe izan dira gaurko tertuliakideak, EHUko kazetaritza digitaleko aditua eta dekano ohia den Simon Peñarekin batera. Zer nahi duzue esatea, ez da ondo atera. Bi mezu utzi dituzte oso argi tertulian: Gero odola irakiten jarri didaten hainbat kontu atera dituzte. Adibidez, komeniko litzatekeela kazetaritza praxitik elikatutako sare sozial bat sortzea. (Hori Mastodon instantzia bat da, txika!)… Enfin, hemen utzi dizuet entzungai, gizateriarekiko fede apurra galdu nahi baduzue.
Osorik irakurri