Ez zuen azaldu, ordea, historia nondik nola errespetatu behar den; ondorengo diskurtso osoa EH-Bildu egurtzera zuzendu zuen. Ez zuen beste argudiorik. Frankoren altxamendua eta diktadura sufritu dituztenagatik eta euren senidegatik, tutik ere ez zuen aitortu. Koadro edo pertsona kriminal batzuei halako begirunea, baina ¿noizko euren biktimekiko justizia eta gorazarrea?
Hilabete eta erdira, otsaileko batzarrean EAJ-ek PSEE-EE-ren laguntzaz erabaki bezala, frankistaren koadro denak erretiratuak izan dira zeuden korridore nagusitik, baina ez bakarrik frankistarenak, baita demokratarenak, den-denak batera, udaleko behe solairuan, hain zuzen PP-k erabili izandako gelan, berriz elkarren ondoan ipintzeko, historiarekiko inmizio laburrarekin bada ere. Dirudienez, udaletxeak hain soberan ditu lokalak, ze nahiago duela gela bat museo bihurtu, herritarren billeretako erabili baino. Nolanahi ere, irtenbide salomoniko faltsua antzeztu dute. Udalean bertan lekuz aldatzea eta denak batera jartzea, ez da erretiratzea. Komedia hutsa izan da PP-ren familia ez asaldatzearren eratua eta legearen alde balegokeen itxura egiteko. Gehiago da neurri tekniko edo historiografiakoa, Memoria Historikoak eskatzen duen urrats eta jarrera jator bat baino.
Memoriaren aldeko taldekideek ezin dugu onartu halako jokabide iruzurtia. Lehenengo eta behin, gauzei bere izenaz deitu behar zaie, beraz, frankista gaizkileei, gaizkile. Historia juzgatu ere egin behar da, errespetatu aurretik. Ezin dugu pasa pertsonai hauen historia kriminala salatu eta gaitzetsi gabe. Koadroak erretiratzea baino garrantzitsuagoa da eurei buruz adierazpen ofizial bat egitea, pertsonaien kategori zanpatzailea salatuz, biktima eta senideei gorazarre ofizial gorena eskainiz eta hau dena lehenago bete ez izanagatik damua agertuz eta aldi berean, hirian diren sinbologi frankista mota den-denak desegin edo baztertzeko erabakia martxan jarriaz. ¿Non da deklarapen ofizial hori? Bilboko udala ez da horretan oraindik estreinatu.
Hiru gizaldietan frankismoarekiko isiltasunak agindu du erakundeetan eta hedabideetan. Memoriaren Legeaz gero, isiltasunaz beste, iruzurkeri makurrena zabaldu eta jabetu zaigu. Adibidez, martxoan Legebiltzarrean, guziek alde bozkatuta, frankista ikur denak desegitea baietsi zenean, PP-ek hala zioen aurpegia gorritu gabe: hori lehendik onartua ba zegoen eta horretan ari bai ginen... ¡Gezur handiagorik! Aho txikiaz erakundeak gaitzesten dute frankismoa eta bere eragileak, eta ez beti, baina praktikan ezer gutxi egin dute. Ez dira betetzen Egiak, Justiziak eta Erreparazioak exijitzen dituen eta legeak jarri dituen etxeko lanak. Iruzur ikaragarria zabaltzen doa inpunitate handienaz. Aitortu, bai, “korrektoa” delako, baina, bete, inolaz ere ez. Terrorismoaren biktimagatik aski egin ba da, gerrate, diktadura eta osterako biktimengatik estreinatu gabe gaudela esan liteke.
Behar dena legea jatorki betetzea da. Horregatik, ezin bestekoa ikusten dugu udal barruan Memoriaren aldeko batzorde dinamikoak sortzea, helburu bereko herritar taldeek barne direlarik, erabakiak behar bezala adostu eta bultzatzeko. Ez ahaztu,gainera, sinbologiarekikoak atal bat baino ez direla Memoriaren egin beharretan...