Hitzak esanahi ezberdina dute erabilera eta testuinguruaren arabera eta kasu honetan, singularrak adierazpen zehatza zuen. Nola ez zen adostu testua? Ez al gaude “Biktima Denak” berdin aitortu behar ditugula?
Jakina da gaizkileek anitzak izan direla. Lehendakariak batzuk izendatzen ditu: Eta, [zein hartu zuen estuen], Yidaismoa, Gal Taldea, BVEa. Ez dakit Abusu Polizialek aitatu zituen, nahiz eta ohien biktima batzuk bertan egon. Aitatu bazuen ere, prentsak ez du airatu.
Jardunaldian, EHBildurenaz aparte, absentzia asko nabari dira:
1) Frankoren kolpe militarraren aipurik ez, milaka Biktimak egin arren.
2) Berdin 40 Urteko Diktadurari buruz, errepresio absolutua izan bazen ere.
3) Eguneko kartzelen dispertsio eta egoera zitalaz ere isiltasuna, nahiz eta Xabier Reyren hiltzea eragin.
4) Herritar memoriazale elkarteen absentzia nabarmena.
5) Eguneroko ogia izan den Torturari buruz ere deus ez, eta jarrai nezake..
Indautxuko Plaza, ospakizunaren eszena tokitik harrika batera, izen bereko Polizi Komisaria bat dago. Jakingo al du, noski, Jaurlaritzak hango bulego eta sotoetan eman diren dozenaka, behar bada, ehunka torturen berri, kasuetan zoritxarreko amaierak izan zituenak? Erabateko inpunitatea gozatu du gaurdaino Komisariak; ez du jasan inolako ikerketarik. Bizkaitarrei pasaporteak eta nortasun-agiriak banatzeko esklusiba mantentzen dute, ezer gertatu ez balitz bezala. Argentinan, berriz, antzeko tortura-zentroak itxi eta Memoria eta Giza Eskubideen Gune bihurtuak izan dira, Armadako Eskola Mekanika adibidez.
Estatuak eta Erakundeek noiz aitortu behar dute beren hainbat jokabide maltzur, bidezkoak ez zirenak, Terrorismo hutsa baino? Hala ere, diskurtso ofizialek saihestu egiten dute hori dena eta alde batera bakarrik begiratzen. Aldi berean darabiltzazue memoria eta memoria-eza. Ez da bidezkoa!