IV

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua 2022ko eka. 16a, 13:00

Zeharka begiratzen dit parekoak. Tokia hartu dudan unera arte sakelakoaren pantailaren handitasunean murgilduta bazegoen ere, eseri naizenetik disimuluan-edo ibili da zelatan. Bagoiko gainerako bidaiariek ere ez didate begirik kentzen. Ez dakit zer duen arrarotik trenean egunkaria irakurtzen ari den behi batek.