Ikasi egin dut. Orain, badakit ez dudala esku hartzerik neure esku ez dauden aferetan. Ez du merezi dena delako hori kaskoan gorde ordez, "ahobizi" txapak deabrututa-edo, bizi-bizi txio bihurtzea. Ez da isilik geratzeko aukera on bat alferrik galdu behar, Jorge Drexler dixit. Begiratua izan, albora egin. Ikasi egin dut.
Ez dut, baina, komunean eseri aurretik, paperik dagoen begiratzen ikasi.