Ea euskararen alde zer egin dudan nik, Bilboko Plaza Berriko Víctor tabernara sartzera nindoala; eta, atean, erretzailearen galderak barre eragin bazidan ere (auskalo zergatik), zer pentsatua eman dit gerora. Egia esatera, deus gutxi: euskara eskolak, duela 4 urtetik, eta listo. Zalantzazkoa hori hizkuntzaren alde ezer egitea den, ordea. Euskaldun kopurua gehitzeko ereite kuantitatiboa (Jon Sarasua dixit) badugu helburu, ados; denbora luzea baitaramagu, nahiz ikastetxeetan, nahiz euskaltegietan, euskaldunak (edo) uztatzen. Baina…