…ez ote gara horretan gehiegi tematu? Kuantifikatzean, diot. Ba ote dakarkigu onik? Kuantifikatzeak, diot. Egun, gazte asko eta asko dira derrigorrezko hezkuntza euskaraz jasotzen dutenak, eta, nahiz eta azken urteotan euskaltegietako matrikula kopuruak nabarmen egin behera, oraindik ere badira euskara ikasteko (edo berrikasteko) pausoa ematen dutenak; hots, gero eta euskaldun gehiago. Baina nolakoak? Gazteak eta helduak euskaraz alfabetatzeko arduradunok hiztunen kalitateaz kezkatu ezean, jai dugu, estamos jod****, we´re fu****. Ez dakit ulertu den.