Dena dela, ez gehiegi larritu, irakaskideok. Hizkuntzarentzat espazio hegemonikoak sortu arte (ikastetxeekin eta euskaltegiekin ez da nahikoa. Hau ezustekoa!) ezin izango dugu kalitatezko hiztunen auziaz eztabaidatu. Eta gu, irakasle xumeok, ez gara nor aipatutako sorkuntza lanerako (aitzakia horrek ez gaitu eguneroko militantzia lanetik salbuesten, e). Eta nor direnek ez omen dakite zer egin (horratx gakoa. Zenbat sorpresa gaurkoan). Eta, hala ere, fokuak, nola ez, ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleengan (utzi errua beraiei egozteari, demonio) jarraitzen du, finko.