Oheratzerakoan, atea ixtear nintzela, ttak!, sitsa sartu zait logelan. Zeinen animalia patetikoa; etenik gabeko hegaldian, zoroen pare, hormen, altzarien eta gainerako izaki bizidunon kontra jo eta jo dabilena. Koitadua. Jaio, hala-hola bizi eta, batere nabarmendu gabe, hiltzera kondenatua; existentzia benetan tristea. Estimutan ote dauka bere burua? Dagoeneko minutu batzuk daramatzat logelatik noiz irtengo zain, behingoz bakean utz nazan. Hau pena, burkoa eskuan, niri begira jarraitzen duen gizaki horrek ematen didana.