XII

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua 2023ko aza. 14a, 10:15

Literatura irakurritakoan (demagun Julio Cortázarren ipuin bat bukatu berri duzula), zeure burua ipuin-idazletzat jotzeko arriskua dago eta, adoretu izanaren ondorioz, idazteari ekitekoa. Oilartu egiten zara, paparra puztu egiten zaizu eta gandorra tentetu. Papera eta luma. Ezin dezakezu, baina, Cortázarrek bezala idatz. Behin eta berriro saiatuagatik ere, alferrik zabiltza; ez zara gai. Garrantzitsua da gogoratzea oilar bat zarela, eta oilarrek, noski, ez dakite idazten.