Zerara bidaiatu. Zerako zeran fotografiatu. Zeratik bueltatu.
Argazkiak egiten du turista.
Eraikinen teilatu-hegalei begira ari badira, turistak dira.
Ilararen luzera eta ilara hori egiteko turistaren desira proportzionalak dira.
Txin-txin, txin-txin, turistaren hotsa.
Etxegabetzerik ez! (Turistikoa bada, bai)
Turista guztiak daude sobran, norbera izan ezik.
Inork ez du bere burua turistatzat jotzen.
Turismorik onena, egiten ez dena.