XVIII edo "Julenen kontraesana(k)"

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua 2024ko aza. 18a, 09:20

Julen 28 urteko gizon zuria eta zisheterosexuala da. Horrelakoa izate hutsak dakarzkion abantailez gain, jaiotzetik ez zaio ezer falta izan, gurasoek beti ase baitituzte semearen beharrak (eta kapritxoak); eskola eta institutu publikoan hezia, eta unibertsitate ikasketak bukatu aurretik ari da lanean. Gainera, aita-amenetik emantzipatu berri da. Begiratzen duzun ertzetik begiratzen duzula, pribilegioduna, nahiz eta (dena esate aldera) arabarra izan.
 
Klase bereizketaren jakitun da, kontzientzia hartua du, baina, hala ere, ezinezkoa zaio etengabeko borrokan jardutea, Julenena aldizkakoa da; izan ere, bere burua langile klasetzat jotzen du, autobus greba dagoen arte. Orduan, ez du ulertzen grebarako zer nezesidade duten gidariek berak autobusa hartu behar duenean.