Hau da, pertsona orok du etxebizitzarako eskubidea, baina ez. Esaeraren arabera, norberaren eskubideak besterenak oztopatzen dituzten momentuan bukatzen dira. Gaira ekarrita, bizitokia edukitzeko norberaren eskubideak dirua pilatzen jarraitzeko besteren eskubidea oztopatzen badu, bada, ez da eskubidea. Etxe bat norberarena, diot. Edo hori ematen du. Edo hori sinetsarazi nahi digute erai(l)kuntza handikiek eta sardexka handiek (grandes tenedores direlakoak).