euskaltun(tun)
Ik. euskalton(to)
adj./iz. Euskal hiztun pribilegioduna, giro euskaldunean bizi dena eta helduaroan euskaldundu diren edota hizkuntza ikasten ari diren gehienen –izaki errukarriak, euskaltun(tun)aren iritzian– errealitateaz kontziente ez dena. “Nahi baduzu, ahal duzu” maximaren defendatzaile sutsua, giro erdaldunean euskaraz bizitzea borondate kontua delako diskurtsoa konbentzimendu osoz predikatzen duena.
Ez dago ikusi nahi ez duena baino euskaltun(tun) okerragorik.
Euskalton(to)ak ustea, erdia ustel.
Gu euskaltun(tun)ak gara, Euskal Herrikoak.