Kopiatzaile hutsa naiz (I)

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua

Kopiatzaile hutsa naiz, orduko eskriba horietako bat bezalakoxea, propioa ekoizteko ezgauza —badakit; ez dit axola eta ez nau adoregabetzen—; bestek —biziduna zein hildakoa—, diktatu, eta nik, papereratu. Gogoko dut idaztea —eskuz. Ordenagailuz egitean, orrialde zuriak are zuriagoa ematen du—, neure burua idazletzat jotzearekin jostatzea, baina kasu!, ez dadila gaizkiulerturik egon: ez naiz idazlea. Hori izateko tarterik gabeko herrian eta urtean bizi naiz. Beraz, neurean darrait: hurrena kopiatuko dudan istorioaren xerka.