BMko banatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua 2025ko urr. 21a, 07:14

Aurten, ikasle bat dut BMko banatzailea dena; oraindik ez dit aitortu, baina badakit badela. Lehenengo tutoretzetan, horretaz hitz egitea saihesten zuen, edo hori zen, behintzat, nire pertzepzioa; lotsatuko balitz bezala. Lanari buruzko galderak egiten nizkionean, labur erantzuten zidan: “Zer moduz astea/asteburua?” –txandaren arabera–, “Bueno, ondo. Furgoneta hartu eta leku batetik bestera; batzuetan, hurbilago; beste batzuetan, urrunago; kargatu, deskargatu; badakizu, banaketan”, ez zuen askoz gehiago garatzen, oso azalean geratzen zen. BMko banatzailea. 

Hala ere, egunotan, konfiantza hartzeagatik-edo, erosoago ikusten dut lanaz hitz egiten didanean, eta hasieran baino luzeago aritzen gara astean zeharrekoaz eta asteburukoaz. Nik uste laster aitortuko didala Brigada Móvilekoa dela.