Kafe Antzokiaren harribitxiak: M.C.D. 'Athletic'

M.C.D. musika taldea Bilbon sortu zen 1979. urtean. Musika talde hau punk musikaren eztandan hasi zen eta Euskal Rock Erradikalaren parte izan zen, Eskorbuto, Zarama, La Polla Records eta beste hainbat talderekin batera. M.C.D. taldeak 2005. urtera iraun zuen. Urte horretan M.C.D.n ibilitako batzuek Motorsex taldea sortu zuten eta beste batzuek MaCarraDa. Aste honetan 2001ean Euskadi Gazteako saioan eskainitako kontzertutik hartu dugu 20 urte hauetako beste momentu gogoangarribat; harribitxi ezin aproposagoa biharko finalari begira Athletic animatzeko. Aupa Athletic!!!

Osorik irakurri