Def Con Dos taldearena da aste honetako harribitxia. 1997ko urtarrilean 'Ultramemia' diskoa (1996) aurkeztu zigun Vigon sortutako rapcore bandak, eta gaua irekitzeko, Ultramemia kantaren euskarazko bertsioa eskaini zuten. Izan ere, bertsio horretaz gain, galegoz eta katalanez ere grabatu zuten abesti hori izen bereko diskorako. Ultramemia hitza gaztelaniazko “memo” hitzetik (ergel, memelo) sortu zuten, eta horrela egungo gizarte hierarkizatu, manipulatu eta gizatasunik gabekoari kritika egin zioten.