1997ko maiatzaren 30ean, Madres de Plaza de Mayo elkartearekiko elkartasun jaialdia izan genuen Kafe Antzokian. Bertan euskal eta argentinar artistek hartu zuten parte, besteak beste, Amaia Zubiria, Maialen Lujanbio, Munarri abesbatza, Andres Calamaro eta Claudio Gabis izan ziren bertan.
Ekitaldiaren une batean, elkartearen lehendakari Hebe de Bonafiniren txanda heldu zen, eta orduan, seguraski gurean urteotan izan den hitz sorta indartsuen eta dardarazleena utzi zigun Hebek. Hasieratik bukaerara inarrosi egiten duten 14 minutu sendo eta gogoangarri dira gau hartakoak, gaur estreinakoz argitaratzen dugun harribitxi honetan jaso ditugunak.