Gaurko lako egun batez, 1995eko abenduaren 15ean zabaldu zituen ateak Kafe Antzokiak Bilbon. 20 urteotan bere lana arrakastaz egin du euskal kultura gune honek, euskaldunontzat eta euskarara hurbiltzen direnentzat topaleku ireki eta dinamikoa izanik. Urteotan denetariko milaka hitzordu izan ditugu gurean: hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak, otorduak, antzezpenak, proiekzioak, dantza eta kantagintza saioak, gau giroa, kluba, jaiak… Kultura, aisia eta harremanak bultzatuz ahalegindu […]