Gaueko kontzertuez gain, 20 urte hauetan adin eta gustu guztietarako hainbat kultura-ekarpen eta jarduera programatu ditugu Kafe Antzokian. Umeei ere, nola ez, eskaini nahi izan diegu Bilbo erdian euskaraz gozatzeko aukera. Eta aste honetan haiei doa dedikatuta gure harribitxia, 1998ko maiatzean Takolok, Pirritxek eta Porrotxek eskaini ziguten “Makarroiak” ikuskizun mundialetik hartua: “Riki Riki” klasikoa.
Osorik irakurri