Bitchin' Bajas taldea eta Bonnie "Prince" Billy elkarrekin arituko dira asteazkeneko kontzertuan

Erabiltzailearen aurpegia Kafe Antzokia 2017ko uzt. 17a, 14:02

Asteazkenean kontzertu berezi bat izango dugu. Bitchin' Bajas taldea eta Bonnie "Prince" Billy elkarrekin arituko dira 21:00etatik aurrera.

Uztailaren 19an, asteazkenean, Bitchin' Bajas taldea eta Bonnie "Prince" Billy elkarrekin arituko dira 21:00etatik aurrera Kafe Antzokian. Ate eta leihatilaren irekiera 20:30ean izango da eta sarrerak 20 euroko prezioa du aldez aurretik erosita, eta 23 eurotan izango da leihatilan bertan erosiz gero.

Informazio gehiago: www.kafeantzokia.eus