2016an abiatutako proiektu honetan talde ezberdinetan aritutako lagunak aurkitzen ditugu, hala nola, Borja Iriarte (Adrenalized), Ruben Ramos (Cohen, Reuben RG), Xabier Arratibel (The Animal Within, Arrow & Bone) eta Iñigo Ozaeta (Blaka, Pelax).
Taldea, Gaztea Lehiaketaren finalean arituko da datorren apirilaren 27an, Kafe Antzokian, gaueko 22:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da. Beraiekin batera, Silence taldea, Pho-Bo eta epaimahaikideek aukeratutako Hakima Fissi eta Aizkorak Zorroztu lehiatuko dira finalean.
Finala
Apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokiak hartuko du Maketa Lehiaketaren finala. Bost taldeak taula gainera igoko dira, esku artean dituzten kantuak jarraitzaileen zein epaimahaikideen aurrean aurkezteko.
Ohi bezala, sari potoloena (Epaimahaiaren Saria) jasotzen duen talde edo bakarlariak 5.000 euro eskuratuko ditu, eta Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango du.
Entzuleen babesik handiena jaso duenak, Silence taldeak 2.500 euro eraman ditu (GazteBizHitza saria). Horiez gain, beste sari bat egongo da: Kafe Antzokiaren sari berezia. Irabazleak 300 euro jasoko ditu. Sari bat jasotzeak ez du beste bat lortzeko aukera baztertzen.