Elkar gaitezen eskubide sozialen alde

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Renedo 2014ko mar. 18a, 12:42

Martxoaren 24tik 29ra burutuko dira eskubide sozialen aldeko topaketak Bilbon.

Martxoaren 24tik 29ra burutuko dira eskubide sozialen aldeko topaketak Bilbon. Euskal Herriko Karta sozialaren prozesuaren baitan 5 eguneko egitarua osatu da eztabaida sustatzeko eta aurrera begira eskubide sozialen planoan gure ekinbidea adosteko Bilbon. 3 planoetan banatu dira topaketak: arlokako eztabaidak, Bilbo mailako topaketak eta Kartaren sozializazioa kalean.