Bere orrialdetan bio-eraikuntza, energia berriztagarriak, permakultura eta transitziorako aholkuak eta alternatiba errealak aurki ditzakegu. Profesionalei laguntzeko asmoz sortua, horretaz interesa duen edonori ere zuzenduta dago. Bere editorialaren hitzetan “pentsamendu bakarra apurtzeko alternatiba sutsua” eskaini nahi dute. Aldizkaria hiru hilabetean behin ateratzen da eta harpidetzaren bitartez ez ezik Bilboko leku zehatzetan ere eskura daiteke, Ekoetxean esate baterako (Barrenkale Barrena).
Aldizkariaz aparte, web orrialdea (www.ecohabitar.org) ere badute. Albisteak eta artikulu ezberdinak aurkitzen ditugu bertan, eta agenda atalean gai hauen inguruko tailer eta jardunaldien berri ematen digute. Liburuen gomendioak eta horiek erosteko aukera badago, eta deskarga atalean gai ezberdinen dokumentuak eskura ditzakegu pdf formatuan. Laburbilduz, beste bizimodu kontzienteago bat praktikan jartzeko bitarteko ezberdinak topatuko ditugu sareko txoko honetan.
Hilabete hauetan naturatik ikasteko eta alternatibak eraikitzeko aukerak aprobetxa ditzakegu, eta argitalpen honetan ematen dizkiguten ideiak eta bitartekoak abiapuntu on izan daitezke.