Kaskamartxa 2017 apirilaren 12an eta 13an

Erabiltzailearen aurpegia Kaskagorri konpartsa 2017ko mar. 24a, 08:00

Apirilaren 13tik 16ra antolatuko den Gazte Akelarrera, Bilboko gazte errebeldeak nola joango gara? Trenez? Autobusez? Kotxean? Bai zera! Gu martxan joango gara! 

Badira urte batzuk Kaskamartxarik antolatzen ez dugula, eta jendea kriston gogoekin zegoen. Horregatik, aurten Bilbotik Zornotzara Kaskamartxa antolatuko dugu apirilaren 12tik 13ra bitartean.

Apirilaren 12an Bilboko gazte gorriak San Nikolasetik irtengo gara 16:30etan, arratsalde gau partean Larrabetzura heldu eta bertan lo egiteko. Hurrengo egunean, goizean Morgaraino joan eta eguerdirako Zornotzan egongo ginateke.

Eta nola parte hartu dezakezu? Oso erreza da lagun! Adiskide eta auzokide zein klasekideekin hitz egin, eta zure auzoko herriko tabernetan egongo diren zerrendetan izena eman edota kaskagorrikonpartsa@gmail.com helbidera idatzi eta besoak zabalik ongi etorria izango zara!

"Eta zer egingo dut motxila eta akelarrerako dendarekin?" pentsatuko duzu... Lasai! Motxila eta trasto guztiak furgoneta batean eramango ditugu, soinean beharrezkoa dena besterik ez eramateko. Eta 12an batu ezin bazara, 13an bertan goizean Larranbetzun batu ahalko zara arazo barik. Informazio gehiago nahi izatekotan idatzi lasai kaskagorrikonpartsa@gmail helbidera.

Animatu eta etorri! Kaskagorri ere sugarren dantzan independentziara!