Guztiok batera oso egun hunkigarria bizi izan genuen Bilboko erdialdea eta zazpi kaleak euskal kantuz betetzen. zazpi herrialdetako kantariak etorri ziren: Eibar, Gasteiz, Donostia, Arrigorriaga, Tolosa, Pasai Antxo, Balmaseda... haiek izan ziren egun nazional honen lekuko. Eskerrik asko haiei eta gurekin egon ziren bertsolari, kantari eta musikariei
Gogoratzen dizuegu ekitaldiaz berriro gozatzeko aukera eduki nahi izanez gero larunbat gauean ikusgai izango duzuela Euskal Telebistako 1. katean.