Etxebarria parkea hautatu dute beste behin Bilboko Konpartsek gaurko arrats-gaua pasatzeko. 20:00etan ekingo diote berrerabiltzeko tailerrari eta jolas kooperatiboei, Triskele folk taldearen doinuekin bat. 20:30ean, bertako abeltzainek eramandako esnearekin txokolatea egin eta banatuko dute bertaratuen artean. 21:45ean agertuko dira sorginak eta correfocsak Etxebarria parkean, 22:30ean sua pizteko, eta queimada edariarekin eta Triskele taldearen musikarekin luzatuko dute gaua.
San Juan sua auzoetan
Bilboko konpartsek Etxebarria parkean deitutako hitzorduaz gain, auzoetan ere San Juan sua egingo dute. Iralan, 19:00etan, txokolatada egongo da; 22:00etan, sua piztuko dute eta jaiei bukaera emango die trakak; bukatzeko, 23:00etan, Sorgiñe taldearen erromeriarekin dantzateko aukera izango dute bertaratzen diren lagunek.
Zorrotzan, 18:30ean, Kondaira baten truke haurrentzako antzerkia egongo da Patata Tropikala antzerki taldearen eskutik, Euskal Txokoak babestuta; 20:00etan, KatüBurü batukadak girotutako kalejirak kaleak alaituko ditu; 22:00etan, sua piztuko dute; 22:15ean, herri txokolatada egongo da; eta 22:30ean, suzko zezenaren txanda izango da.
Santutxun arratsaldeko 19:00etan txokolatada goxoa prestatuko dute Karmelo plazan. 20:30ean suan piztuko da eta erromeria egongo da Gaztedi taldearen eskutik. Gero 21:00etan txorizo eta sagardoa.
Uribarrik hiru egunez ospatuko du San Juan. Gaur, ekainak 23 astelehena, 18:00etan Egur bilketa herrikoia bide izango du. 19:00etan hainbat tailer eskainiko dira eta 20:00etan txokolatada goxoa egingo da Matiko Berria Tabernaren eskutik. 20:30ean akelarre parte-hartzailea egongo da eta 21:30ean San Juan gauko sua piztuko da.
Deustun hitzordua 18:30ean ipini dute, Berriz bideko parkean, pira antolatzeko. 19:00ean Bihotz Alai taldeak dantzaldia eskainiko du eta 20:30ean erromeria izango da. Azken urteetan egin bezala, Deustuko eragileek euren materiala erakusgai jarriko dute 20:30ean. 22:00etan txokolatea banatuko da eta 23:00etan sua piztuko da.
Baimendutako suak
Aurten 17 dira guztira Udalak baimendutako suak, eta honako gune hauetan kokatuko dira:
1. Barrutia: Berrizko ibarbidea, trenbideen ondoan (Deustu), Portueder plaza (San Inazio- Elorrieta), Santa Maria Sancho de Guerra Plaza (Ibarrekolanda), Deustuko itsasertza, 52. Zenbakia (Zorrotzaurre), Banderas mendia, urtegiaren ondoan.
2. Barrutia: Uzturre Plaza (Uribarri-Matiko)
3. Barrutia: Ugarte kaleko 19 (Otxarkoaga)
4. Barrutia: Etxebarria Parkea, Karmelo plaza (Santutxu)
5. Barrutia: Ibaieder Parkea (Abusu), Goribibeaskobidea (Buia) Bilbo Zaharra Plaza (Bilbo Zaharra)
7. Barrutia: Eskurtze Plaza (Irala), Bruno Mauricio Zabala Plazatxoa, Peñascal (Iturrigorri-Peñascal)
8. Barrutia: Azoka Parkea (Zorrotza), Hiru Zuhaitzen futbol zelaiko atzealdea (Masustegi).