Gogoratuko duzuenez, bigarren urtez jarraian, Tomas Deunaren egunean gure herrian txerriaren inguruko ohitura berreskuratu nahian, baina gaur egungo egoerari egokituta, hau da, animalien zainketa egokia bultzatuz eta ekoizpen eta elikadura eredu berri baten aldeko apustua eginez.
Horretarako euskal txerri baten produktuak zozketatu genituen. Zozketako tiketak bereziak izan ziren Bilboko Konpartsetako egutegia zeramaten eta.
Ekimen horretatik ateratako dirua Bizkaiko Janari Bankuari produktuak helarazteko erabiltzea erabaki zen, jakitun garelako une honetan Bilbon (beste hainbat lekutan bezala) gizarte jantokiak gainezka daudela, eta ekimen honen bitartez ekarpen txiki bat baino egingo ez dugula.
Azpimarratzekoa da Esnetik eta Alde Zaharreko dendari eta tabernarien laguntza zozketako txartelak banatzerako orduan hartu zuten konpromisoa, baina ezinbestekoa da gogoratzea jendearen partaidetza barik horrelako proiektuak ezin direla aurrera eraman, eskerrik asko!!!