Bilboko Konpartsak aisialdian eta denbora librean duen eskarmentu zabala eta egiaztatua, eta Etorkintza Elkargoak menpekotasunaren prebentzioan duen eskarmentua bateratuz, jaietara egokitzen den programa diseinatu dugu, Aste Nagusiaren idiosinkrasiara moldatuz, noski.
Etorkintza Elkargoa Bilbon dagoen irabazi asmorik gabeko erakundea da, 30 urte baino gehiagoz lanean gabiltza, prebentzio, arreta eta gizarte-inklusioaren bidez, osasun, mendekotasun eta gizarte kalteberatasunaren arloetan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu.
Drogomenpekotasunen ondorio diren arazoei erantzuna emateko ohiko egitura sozialean murgiltzen gara, prebentzioa gizarteratuz, aniztasun sozial, kultural eta pertsonalari mesede eginez, portaera jakin batzuk arazo balira bezala isolatu gabe.
Prebentzioak arrakasta izan dezan norbanakoaren gaitasunak, baliabide pertsonalak eta taldearen ahalmena indartu behar dira, ahal den neurrian egunerokotasunera joz eta errealitatea aztertuz.
Komunitatea da eragile prebentiborik indartsuena eta eraginkorrena, eta horregatik komunitatearen inplikazioa eta partizipazioa lortzen saiatzen gara, proiektuaren alde aktibo izan daitzen horrela beraiena senti dezaten eta ez daitezen hartzaileak soilik izan.
Alkoholaren kontsumoa eta jaiegunak eskutik doaz gure gizarte honetako kulturan, besteekin erlazionatzeko eta ondo pasatzeko erabiltzen dugu, eta ondo pasatzeko Aste Nagusia da eszenatokirik aproposena.
Ala ere kontsumoaren alde positiboa okertu daiteke arduragabekeriaz egiten bada, gehiegi edatearen arriskuak kontutan izaten ez badira, horregatik informazio objetiboa eskuragarri izatea beharrezko ikusten dugu, alde positiboa kontutan izanik, alde negatiboa sahiesteko.
Aurrean esandakoan oinarrituz Etorkintza Bilboko Konpartsekin batera material bi prestatu ditugu:
• Noraino heldu nahi duzu?
Gida honetan alkohol kontsumoaren estadio ezberdinak azaltzen ditugu, beti objetibotasunez, gure iritziak alde batera utziz.
Gidan gehiegi edatearen arriskuak agertzen dira eta hauek sahiesteko eredu batzuk.
Txosnatan banatuko dira, Bilboko Aste Nagusiaren omenez formato erakargarrian eta marrazki diseinu esklusiboekin.
• Koma etoliko kasuetan jarraitu beharreko arauen kartela eta azalpena konpartsei zuzenduta.
Txosna inguruan gerta daitekeen koma etiliko kasuetan jarraitu beharreko protokoloa, kartel handietan azalduta.
Ala ere konpartsatako pertsonei zuzenduta liburuxka zehatzago bat egin zaie lehen sorospenetarako, larrialdi kasuetan oinarriturik egin da; koma etiliko, zorabio edo konorte galtze kasuetarako.