Azaroaren 27an eta 28an egingo den elikagaien 2015eko bilketa handiaren abiaburu izan zen atzoko kontzertua.
Elikagaien Bizkaiko Bankua
Elikagaien Bizkaiko Bankua 1995ean sortu zen. 20 urte daramatza, hortaz, Bizkaiko behartsuen alde hartutako konpromisoa betetzeko lanean. 1995an 30.000 kilo banatu ziren; 2014an, berriz, 4 milioi kilo; harrezkero gero eta handiagoa da Elikagaien Bizkaiko Bankuaren presentzia eta gizartearen laguntza, "eskuzabal bultzatuz ekimen guztiak". Gero eta elikagai tona gehiago batzen dira urterik urte egin ohi diren elikagaien bilketa handietan.
[2015-11-17] Elikagaien Bankuari laguntzeko kontzertua eskainiko du Kepa Junkerak