Aurtengo irabazleak honako hauek izan dira: alde batetik, argazkirik onenaren saria Mireya Lopez argazkilariarentzat izan da, El Nervión egunkarian argitaratutako argazkiagatik eta, bestetik, erreportajerik onena URIOLA hedabidearentzat izan da, "egun horretan egindako erreportaje zoragarriagatik". Saria Irati Royok eta Ninbe Morenok jaso dute URIOLAko lan-talde osoaren izenean.
Zozketako txapeldunak Leire Diez eta Imanol Sierra
Adiskidetasun giro politean eta jan-edanaren epelean San Tomas egunean zozketatutako txerriki eta ortuko produktuen otzara ederra eman diogu Bilboko Konpartsok irabazleari. Gogorarazi nahi dugu aipatu otzara, Basatxerriko ekoizleen txerrikiez gain, Esnetik kooperatibak egindako gaztak eta Nekasareako barazki ekologikoez hornitua dagoela.
Kaixo konpartsako kide diren Leire Diezek eta Imanol Sierrak erosi zuten 2.773 zenbakidun Bilboko Konpartsen egutegia eta, ondorioz, eurak ditugu aurtengo irabazleak. Zorionak irabazleei!!
1.000€ Alternatiben Herria egitasmoari
Jarraian, 2016rako Bilboko Konpartsen egutegien salmentatik lortutako dirua, hau da, 1.000€, Alternatiben Herria egitasmoari helaraztea erabaki dugu. Gurekin izan ditugu bestelako jendarte eredu baten alde lanean diharduten kideak eta zinez aberasgarri eta interesgarria izan da guretzat guztiontzat haiekin atsegin handiz konpartitu dugun goiz partea.