Konpartsakide Eguna ospatuko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2016ko uzt. 11a, 12:57

Gutxi falta da 2016ko Aste Nagusirako. Urtero legez, Bilboko Konpartsek elkartu eta motorrak berotzea izaten dute helburu Konpartsakide Egunean. 

Hitzordua larunbatean izango da, uztailak 16. Eguerditik iluntzera arte Areatzara eta Alde Zaharrera bertaratzen direnek egun borobila pasatzeko aukera izango dute. 

www.bilbokokonpartsak.com