Aratusteak 2017

Zenbat dakizu Aratusteen ereduaz?

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2017ko ots. 9a, 09:00

Hiru galderarekin neur daiteke Bilboko Aratusteei buruz hiritarrek duten jakintza. Ane Zabala eta Galder Perez 2016ko Farolin eta Zaranbolas Bilboko Aratusteen Lehiaketara aurkeztu dira euren burua probatzeko.

Bilboko Konpartsek antolatutako lehiaketako lehen hiru galderak oso errazak dira. Honakoak. 

Egia ala gezurra da mozorro lehiaketan konpartsek baino ez dutela parte hartzen? 

Zeintzuk dira Aratusteetako ikurrak?

Nork antolatzen ditu Bilboko Aratusteak?

Laster, Bilboko Konpartsek galdera gehiago luzatuko dizkiete Aratusteen ereduaz, Aratusteei buruz ikasten jarraitzeko. 

 

Mozorro kalejira

Aurtengo mozorro kalejira/lehiaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman daiteke bulegoa@bilbokokonpartsak.eus helbidera idatzita. 

Aratusteetako ohiko jarduerez gain egitarau oparoa prestatzen ari dira Bilboko Konpartsak Aratuste Zapaturako.