Eguerdiko hamabietan hasi eta arratsaldeko 19:30ak arte, Plaza Zirkularretik, Astarloara, handik, Zabalgune Eraikinera, eta Colon de Larreategui hartuta Albiarainoko eremu osoa hartuko du festak.
12:00etan esparrua zabalduko da eta atzera-kontua hasiko da: “hiru, bi, bat...!”, eta Bilboko Urarekin egingo dute topa hara bertaratuko diren bilbotar, konpartsakide eta beste hamaika lagunek. Guztiak mozorrotuta, eta festaz gozatzeko asmoarekin.
Haurrentzako eta familientzako, Zabalgune Plazan egongo dira goizez Gargantua eta puzgarriak, eta hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Ikuskizunak, Fanfarreak, erraldoiak eta gaiteroak nonahi, eta Plaza Zirkularretik hasi eta Kale Nagusian zabalduko den gune gastronomiko handian umeentzako tailerrak , nekazarien azoka , baratxuri sopa dastatzeko aukera , txahala errea eta pintxo beganoen dastaketarako eta salmentarako txokoak izango dira arratsaldeko 12:30etatik aurrera eta 15:30ak arte.
Aratuste desfilea, kalejiran
Arratsaldeko bostetan hasiko da mozorroen lehiaketako desfilea. Hain zuzen ere, 40 taldetik gora pasako dira kalejiran Aratuste Zapatuko epaimahaiaren aurretik Plaza Biribiletik abiatuta, eta Albiaraino haien mila koloretako mozorroak erakutsiz. Kuadrillek, elkarteek, norbanakoek eta konpartsek izango dute aukera mozorro-lehiaketan parte hartzeko. Eta sariak banatzeko epaimahaian hauek arituko dira: Farolin eta Zaranbolas, Ja-batzorde mistoko bi kide (konpartsetako ordezkari bat eta talde politiko bateko beste bat), Nati Ortiz de Zárate aktoresa eta jantzi-diseinatzailea eta Bilbao Centro-ko Olga Zulueta.
Eta arratsaldeko 19:30etan, Botila erraldoi bati Kortxoa kentzea eta esparruaren itxiera Plaza Biribilean eginda, Santiago Plazarainoko kalejira egingo da, Bilboko Ura botako duen iturria lehortu arte Farolin eta Zarambolasekin. Gabeko 21:00etan, mozorro-lehiaketaren sari-banaketa egingo da Plaza Barrian, eta, ondoren, ospatzen jarraituko dute ordu txikitararte, kontu eginda igandeko indaba-janerako ere tokia egin beharko dutela. On egin eta ondo pasa!
Programa xehea
- 12:00. Plaza Biribila: Esparrua zabaltzea eta atzera-kontua hastea: "hiru, bi, bat...!"
- 12:00 - 14:30. Zabalgune plaza: Gargantua, umeentzako puzgarriak eta tailerrak.
- 12:15 - 13:00. Albia: Danz Jolas Jaia Zirika Zirkusekin.Zabalgune plaza - Aratustegunea: Fanfarreak, erraldoiak eta gaiteroak.
- 12:30 - 15:30. Plaza Biribila: Gune gastronomikoaren irekiera : umeentzako tailerrak , nekazarien azoka , baratxuri sopa , txahala errea eta pintxo beganoen dastaketa eta salmenta.
- 12:30. Done Bikendi: Urbeltzen Dantza Ganbara ikuskizuna.
- 12:45. Plaza Biribila: Erromeria.
- 13:00. Zabalgune Eraikina: Panpotx Kultur Elkartea 'Baso liluragarria' familia ikuskizunarekin.
- 13:00. Albia: Bertso Saioa.
- 13:00. Astarloa: Enkore taldearen kontzertua + Txosna irekiera.
- 13:30 - 15:30. Done Bikendi: Kafe Antzokian aratusteetako menu berezia.
- 15:00. Astarloa: Kaotiko taldearen kontzertua.
- 16:00. Plaza Biribila: Aratusteetako kalejira eta mozorro lehiaketa: Epaimahaiaren aurreko paserako izena ematearen irekiera.
- 16:00. Albia: Dantza Plaza Zangorekin.
- 16:30. Done Bikendi: Kafe Antzokia: Amultzuki bazkalostean kantari.
- 16:30. Zabalgune Eraikina: Panpotx Kultur Elkartearekin 'Bosque encantado' familia ikuskizuna.
- 16:30 - 19:30. Zabalgune Plaza: Gargantua, umeentzako puzgarriak eta tailerrak.
- 17:00. Plaza Biribila:Kalejira eta Mozorroen Lehiaketa: Epaimahaiaren aurreko pasearen hasiera. Plaza Biribiletik abiatuta; Ibilbidea: Plaza Biribila - Astarloa (Epaimahaia) - Zabalgunea - Colon de Larreategi - Albia.
- 17:00. Aratustegunea: Fanfarreak, erraldoiak eta gaiteroak.
- 17:30. Albia: Garilak 26 taldearen kontzertua.
- 17:30 - 20:00. Berastegi - Kale Nagusia: Selfia sardinarekin.
- 18:30. Zabalgune Eraikina: Panpotx Kultur Elkartearekin 'Baso liluragarria' familia ikuskizuna
- 19:30. Plaza Biribila: Botilari Kortxoa kentzea eta esparruaren itxiera.