Azken urteotan Bilboko Konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak ahalegin berezia egin dute Bilboko Aratusteak berreskuratzeko, horren erro historikoetara joz, herritar guztion parte hartzea ahalbidetuko duen diseinua pentsatuz, eta hiribilduko hainbat eragileren inplikazioa eta partaidetza bultzatuz.
Horregatik, aurtengoan berriro ere, guztien artean Bilboko Aratusteak indartzeko proposamen bat dakarte: dendak, tabernak eta establezimenduak orohar Aratusteetako parte bihurtu eta zinemaren alorrean murgiltzera gonbidatu dituzte.
Horretarako, establezimenduak zinemaren gaiaren inguruan dekoratu edo mozorrotzera animatu diztuzte. Horrela, bakoitzak nahi duen bezala dekoratu dezake bere denda, Aratusteetako giroa berotzen joateko. Bilboko Konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak Bilbotarren artean Aratusteei bultzada bat ematea lortu nahi dute.