Bilboko konpartsen egutegia eskuragarri!

Urtero bezala Biboko Konpartsok pasa den urteko momenturik onenekin gure egutegia prestatu dugu. Gainera, egutegiarekin batera txarteltxo bat jasoko duzu txerri eta ortuko produktuekin hornituriko otzara baten zozketan parte hartzeko San Tomas egunean.

 

Urtero bezela, bertoko nekazaritza edota abeltzaintzarekin harremana duen proiektu bati emango zaio egutegien salmentarekin ateratako diru guztia eta aurten Kidekoop proiekturako izango da. Kidekoop Bilbo zaharra eta inguruko auzoetan elikadura burujabetza bultzatzeko herri-ekimena da non banatutako  produktuen artean, modu ekologikoan ekoiztuak, hurbilekoak, etikoak eta bidezko merkataritzakoak lehenesten diren.

Egutegiak erosteko eguna eta lekua: 

Abenduaren 7an, larunbata 12:00-14:00 Portal de Zamudio kalean, iturriaren aurrean.

Abenduaren 8an, igandea 12:00-14:00 Plaza Berriko arkupeetan.

Abenduaren 14an, larunbata 12:00-14:00 Portal de Zamudio kalean, iturriaren aurrean.

Abenduaren 15ean, igandea 12:00-14:00 Plaza Berriko arkupeetan.

Abenduaren 21ean, larunbata 12:00-14:00 Bilboko konpartsen txosnan eta egutegiak saltzeko jarriko den kioskoan, San Nikolas plazan.