Hori guztia orduko garaikoa izan zen. Orain, gauza asko aldatu dira, baina San Tomas bihurtu da guretzat gabonetako oporren eta urte aldaketaren abiapuntua. Begien bistako arrazoigatik Bilboko azokarik garrantzitsuena dugu bertoko produktuez gozatzeko. Eta, jakina, Bilboko Konpartsak, beti legez, gure izaera txirene eta parrandazalea kontuan hartuta, itzelezko jai horretan egon behar dugu. Hori dela eta, urtero ekitaldi pilo bat antolatzen dugu San Tomasen parte hartzeko eta jai-giroa zabaltzeko. Beti ere, gure baloreak hauek izanez: herritarren partehartzea, pertsona guztien giroan sartzea eta dibertsioa modu osasungarrian eta berdintzailean. Hau da, mendeetako tradizioari ukitu modernoa gehitzen diogu.
Hurrengoak nabarmendu behar ditugu
– Konpartsakideok antolatzen dugun txosna eta horren ardura hartu
– Indabakada herritarra, beganoentzako bertsioa barne
– Egutegia (benetakoa, ez egun horretan banatzen diren bezalakoa); horrekin, gainera, Bizkaiko landei eta baratzei laguntza ematen diegu eta baserriko produktuen lote baten zozketan parte hartzen dugu
– Eszenatokian kontzertuak ditugu
Ikusten duzuenez, ahalegin handia egiten dugu zuek denok ahalik eta ongien igaro dezazuen egun horretan; hau da, Aste Nagusiko egun bat balitz bezala, baina apur bat hotzago!
Beraz, ETOR ZAITEZTE ETA ONDO PASA