Ohiturari jarraituz, igande goizean Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketa ospatu zen, dagoeneko IX. edizioan. Eguraldiak lagunduta, eta giro ezinhobean, 100 bat parte-hartzaile batu ziren Plaza Barrian, gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoen artean. Hala, erakutsi dute bilbotarrak paregabekoak direla errezeta tradizional horiek prestatzen, inoiz baino maila altuagoa ekarri baitute. Epaimahaian parte hartu duten Farolinek eta Zaranbolasek, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunako kideek, sukaldariek, Jai Batzorde Mistoko ordezkariek eta Bilboko Konpartsen lantalde gastronomikoko kideek lan latza eduki dute epaimahai lanak egiten. Hala, honako hauek izan dira aurtengo sarituak:
TORRADAK
-
Herrikoia
-
Kremazkoa
- 1. saria: Ines Minguez
- 2. saria: Sin Pinpilintel
- 3. saria: Moskotarrak
- Ogizkoa
- 1. saria: Sin Pinpilintel
- 2. saria: Yaione Aguirre
- 3. saria: Zaratas
-
Ostalaritza
-
Kremazkoa
-
- 1. saria: Bizkarra gozotegia
- 2. saria: Gaztelugatxe gozotegia
- 3. saria: Cervecería Arbolantxa
- Ogizkoa
- 1. saria: La Taberna de los Mundos
- 2. saria: Restaurante Aitziar
- 3. saria: Café 2002 Solokoetxe
PONTXEA
-
Herrikoia
- 1. saria: Kaixo!
- 2. saria: Pa... Ya Gazte
- 3. saria: Kale Dor Kayiko
-
Ostalaritza
- 1. saria: Plaza Nueva
- 2. saria: Urkia.
- 3. saria: Grafit Somera
Denontzako saria izan genuen igandean. Torradak eta pontxea prestatzeko goiz altxatu ez, baina Aratuste giroan murgiltzeko asmoz Plaza Barrira hurbildu zirenek Residence Caféko kideek prestatutako pontxe berezia doan dastatzeko aukera izan zuten. 2013ko Aratusteetan Farolin izan zen Manu Iturregi tabernari ezagunak eginiko pontxe berezia eskaini digu aurten. Behin tripa beteta, ostegunetik aurrera eramango ditugun mozorroak lotzea baino ez zaigu falta, Aratuste asko geratzen baita oraindik!