Aurten ibilaldi neurtua modu birtualean egingo dute konpartsek: “Covid 19ko pandemiak sortutako egoeraren aurrean, eta kontuan hartuta ehunka lagun biltzen ohi dela ekimenean, prebentzio- eta osasun-irizpideak eta elkarren zaintza lehenetsi ditugu, eta beraz, birtualki egingo dugu proba”. Izan ere, gogorarazi dutenez, “ondo pasatzeko eta naturaz gozatzeko ekitaldi ez lehiakorra da Txosnaganerako ibilaldi neurtua”.
Izen-ematea Bilboko Konpartsen webgunean egin daiteke maiatzaren 17ra bitartean, eta parte-hartzea doakoa da. Horretarako, konpartsek eskatu diete parte-hartzaileei mendiko botak jantzi eta barruan daukaten mendizale grina jasoko duen bost segundoko bideoa grabatzeko; berdin da irudiak etxeko egongelan filmatzen badituzte ere. Bideo hori bidali ahal izango dute webguneko formularioa jarraitzen. Bideoak ezinbestekoak izango dira proba ekainaren 6an birtualki burutzeko.
Ohiko proban ibilbide bi izaten dira, 2021ean berrartuko direnak:
-
Lehenengoa, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,17 km-koa (967 metroko desnibela), San Adrian eta Atxuri auzoen artean.
-
Bigarrena, 13,6 km-koa (582 metroko desnibela), leku berberen artean.
Ekainaren 6an Txosnagarera joango gara, birtualki bada ere!!!
Argibide gehiago hurrengo estekan: http://www.bilbokokonpartsak.eus/