Zure ekarpenek emango diote proiektuari forma

Erabiltzailearen aurpegia KARMELA 2015ko abe. 11a, 10:43

Jakingo duzuen bezala, badira bi urte Karmelo Ikastola zaharreko lokalak itxita daudela. Denbora-tarte horretan ikastolaren egoera eskasten joan da, eta, esperientziak dioskun bezala, denbora aurrera joan ahala zahartze prozesu horiek azkartu egiten dira espazioak hutsik eta zikin daudenean.

Lokal horiek inguruko auzokide askoren esfortzu eta diruarekin eraiki ziren, eta uste dugu arduragabekeria litzatekeela lan hori guztia utzikeriaren ondorioz alperrik galtzea. Are gehiago, hain biztanleria handia eta hain ekipamendu gutxi dituen zonaldea izanda.

Orain dela hilabete batzuk adin desberdinetako pertsona-talde bat lanean ari gara pixkanaka-pixkanaka instalazio horiek berreskuratzeko. Hauek dira guztiok batu gaituzten ilusioak eta irizpideak:

1. Espazioaren dimentsio, kokapen eta ekipamenduek (jangela, gimnasioa, patioa, frontoia, aldagelak, sarrera desberdinak) hainbat erabilpenekin amesten uzten digute. Momentuz, lehenengo kontaktua 5 sektore handitan banatuta egingo dugu: sare sozialak eta auzokide-sareak, mota ezberdinetako herri-proiektuak, kultura eta kirola, hezkuntza eta formazioa eta ekonomia ekologista, sozial eta solidarioarekin lotutako proiektu lokalak. Espazioa zertarako erabiliko den eztabaidaren bitartez erabakiko dute bertan parte hartzen dutenek.

2. Erabakiak hartzeko horizontaltasuna eta espazioaren kudeaketa komunitarioa.

3. Hasiko dugun proiektua komunitarioa izango da, zonaldeko erraliatatea kontutan izango dugu, zonaldeko beharrak izango ditugu kontutan eta eragiteko esparrua zonaldea bera izango da. Gainera, sektore desberdinei erantzun nahi diegu, adinari, generoari eta gizarte baldintzei dagokienean.

4. Badakigu motorea zonaldeko auzokideak izango direla, baina espazioaren dimentsioa kontuan hartuta, Bilbo osoko proiektua izateko bokazioa du.

5. Uste dugu eraikinaren erabilera eta proiektu zehatzaren definizioa prozesu parte hartzaile batez erabaki behar dela, gehiengoaren beharrei erantzun behar diela eta zonaldeko eragile eta faktore ezberdinek kontuan izan behar dituela. Hori dela eta, aurrerantzean asanbladetan eta lan-egunetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, eta, batez ere, abenduaren 12ko egunean. Zure ekarpenek emango diote proiektuari forma.

6. Halaber, zure babesa eskatzen dizugu, erakutsi nahi dugulako hau ez dela proiektu huts bat, eta eragileek ere espazio honi bizia emateko beharra ikusten duzuela.

Amaitzeko, informatzen zaituztegu, azaroaren 14tik aurrera ikastolaren kanpoaldea (patioa, frontoia eta aldagelak) nahi duenak erabiltzeko eskura dagoela. Nola ez, nahi duzuen guztietan espazioa erabiltzera gonbidatuta zaudete.

 

Bideoa: Topatu gazte proiektu komunikatiboa