uriola.eus

Muturreko Ahotsak literatura jaialdia Karmelan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Muturreko Ahotsak literatura jaialdia Karmelan ospatuko da abenduaren 6an eta 8an. Horrez gain, Sexu Informazio Bulegoa ireki dute.

Sexu Informazio Bulegoa ireki dute Karmelan. Hirian aspalditik bete gabe dauden beharrizanak betetzen jarraitzen dute. Edozein zalantza, galdera, zailtasun duzula idatzi karmelasex@gmail.com helbidera eta jasoko duzue beharrezko aholkularitza... laster gainera, tailerrak ere jarriko dituzte martxan.

Bestalde, Satabi taldea ere jaio da Karmelan. Estrategia-joku, war-games, rol-joku, karta-joku espezializatu, eta antzekoen zaletu bazara hau da zure lekua. Helbide elektronikoa: satabitaldea@gmail.com da.

Bukatzeko, Muturreko Ahotsak literatura jaialdiari etxea emango diote Karmelan abenduaren 6an eta 8an. Literatura eta politika eskutik hartuta datozkigu hauek izugarrizko egiatarauarekin. Bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete auzotar guztiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa