Aspaldiko Mahatserria
Mahats-herria da Begoña. Ipar eta Mendebaldetik datorren haize hotzaren babesean egonda mahatsa lortzeko mikroklima oso egokia du Begoñako errepublikak. Argi dago hori, 1960an gutxienez baziren 32 txakolindegi Mahatserri honetan (ikusi behean). Gregorio Urkaregi medikuak 32 txakolindegitako pitxar batu zituen garai hartan. Alex Urkaregi semeak eta Euskal Museoko Amaia Mujika Goñik ederto dokumentatu zuten bilduma hori. (Deia, 2016)
Uriarte-tarrak eta Zubero-tarrak
Hori dena historiara pasatu da. Kalea nagusitu da Begoñan, eta txakolindegirik ez dago, bat ere ez. Baina artikulu honetan anekdota moduan jaso nahi dugu badirela oraindik bi familia mahatsa jaso eta txakolin "garratza" egiten dutenak, txakolindegirik ez baina oraindik badago Begoñako txakolinik. Guztira mila litro baino gutxiago izango dira, ziur, ez da saltzen, etxekoen artean edaten da, baina egin egiten da. Uriarte-tarrak eta Zubero-tarrak dira bi familia horiek.
Uriartetarrek txakolindegia izan zuten Errakako bidean, Arabella eta Remar auzoen azpian, oraingo Jesus Galindez kalean, Legina baserria eta Begoñazpi ikastolaren artean. 1992an berrekin zioten txakolinari Antonio eta Francisco Uriartek. Geroago Bittor Uriarte izan da arduradun nagusia gaur arte.
Zuberotarrek (ama Josefi Zubero eta semeak jon eta Josu Altuna Zubero) Arkarain egiten dute txakolina, Ibarsusiko futbol-zelaitik gertu, Etxebarrira joateko bidean.
Mahats mota
"" motako mahatsa (Mune mahatsa) erabiltzen dute, batzuetan "Courbu Blanc" motarekin ere nahastuta, "hondarribi zuri" gisa ezagutzen dena. Mota bereko "Folle noir" mahatsarekin txakolin beltza edo gorria lortzen da.
Batez ere Cognac eta Armagnac zonaldeetan erabiltzen da Folle Blanche mahatsa Euskal Herritik kanpo. Zonalde horiek nahiko gertu daude, Bordele inguruan. Oso ardo garratza lortzen da mahats mota hauekin. Ondorioz, azidotasun gutxiagoko mahatsak baino egokiagoak dira destilaziorako, hau da, patxarrak egiteko. Katalunian ere erabiltzen da, brandy-a egiteko.
Argazki batzuk
- Matsorri tabernan. Gabriel aresti kaleko erresidentzian.
- Garaizar tabernan. Garaizarko bigarren blokean.
- Mahatserri tabernan. Otxarkoagan.
- Txakolina Begoñan 2023. Azken txakolingileak, Bittor Uriarte (Argazkiak: Maite Uriarte eta Luis Rubio)
Txakolindegiak 1960an
(Gregorio Urkaregiren pitxarrak. Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli Deia (Amaia Mujika eta Alex de Urcaregui, 2016-06-25)
- Errekako bidean Uriarte edo Mosu, eta Garaizar,
- Zabalbide kalean Matías Sarasola edo Gallaga, Katezarra, eta Urruñaga. Zabalbideko frontoiko txakolindegia Gerra Zibilaren ostean eraitsi zuten.
- Otxarkoagako bidean Feliciano Recalde (La Corrala), Madariaga, Teles, Txopoli, Artetxe (Isabel Añabeitia, Melchor eta Zenobia La Rubia), Lozoño, Larrakoetxe, Fidel Elorriaga, Plazakoetxe, Gazteluiturri (Andresa Gaztelu), eta Santiago Maguregi (Luisa Beldarrain),
- Artxandan Isidro Aurrecoechea, Simón Lozano, Martzel Bilbao, Valentín Eguskizaga (Mendikoetxe, Sanroke bidean),eta Pantoa (Máximo Gorostiola, Iketxas, Zamudio),
- Uribarrin Abasolo eta Montaño,
- Trauko bidean Patillas (Gervasio Bilbao eta Eleuteria Agirre, Etxerre baserrian), Larrazabal (José Julián Urrutia).
Maite Uriarte, Bittor Uriarte, Luis Rubio eta Kepa Sarasola (CC-BY-SA)
Argazkiak: Luis Rubio, Alex Urkaregi eta Esteban Kadarso (CC-BY-SA)