00:00 Aurkezpena. Pa..Ya konpartsako Jon Martinez Betanzos.
- Irudia XVI mendeko paisaia.
Bilbao, Begoña, Abando eta Deustu 1544an. Begoñako Eliza eta Santa Klara kalea (Zabalbide) ikusten dira.
Iturria: Johannes Muflin-en “Bilvao” marrazkiaren xehetasuna, Frans Hogenberg-ek grabatua (1575). “Civitates Orbis Terrarum” obraren II. liburukia, Kolonia, 1572-1617. Bilboko Euskal Museoaren bilduma, 5074. zk. - Artxandako trikuharria, Vecunia
- 1300: Bilboko sorrera-dokumentuan Begoña aipatzen da. Akta horretan inguruko lur guztiak "ematen" zaizkio Bilbo sortu berriari. Baina hori kontraesanean dago Begoñako, Deustuko eta Abandoko elizateen eskubideekin.
- 1436: Formalki elizate moduan aipatzen da udal aktan. Lehenago ere elizate moduan ibiliko zen, baina ez dago dokumentatuta. Alkateari Fiel esaten zitzaion garai hartan.
- 1500: Cueto erregidoreak sententzia batean ezarri zituen Bilboaldeko herrien mugak. Begoña, Deustu eta Abandoko elizateei arrazoia ematen die.
- Bilboko lurrak Zazpi kaleak zirela finkatzen du, Bilbo zaharra besterik ez. Horrela izan zen Lege Zaharra (Foruak) bigarren karlistaldian galdu arte (1875).
- 1833ko planoa.
Mapako muga bat dator Atxuriko Gizakundeko komentuan ikus daitekeen mugarri batean (Bilbo eta Begoñaren arteko muga hor zegoen)
- 1870: Lehen anexioa. (Irudia: Bilboko mapa 1924an (1870eko anexiokoak hartuta)
1923ko mapan ikus daiteke zelan zabaldu zituen Bilbok bere mugak 1870ean. Partzialki oraindik.Larraganburu, Solokoetxe, "campo Volantín" - 1890: zati handia kenduta Abando murriztua ez zen bideragarri udalerri gisa. Guztiz anexionatu zuen Bilbok 1890ean.
- (Irudia: Begoñako errepublikako mapa 1924an (1870eko anexiokoak kenduta)
- 1874ko argazkia. Santutxuko Tabako fabrika (orain Untzeta Parrokoaren kalea dagoen tokian)
- 1874ko argazki panoramikoa.
Begoña herri bideragarria zen.
- 1870eko argazkia. Uribitarte irla eta Bolantin ("Campo Volantín").
Uribitarte ez zen irla, lotuta zegoen "campo Volantinekin. kanal bat egin zuten aspaldi eta irla moduan geratu zen..
Uribitarteko lurrak erosiak zituen Bilbok, baina Begoñako errepublikakoak izan ziren 1870era arte.
- Begoñako udaletxearen argazkia.
- Aspaldian ez zegoen udaletxerik. Elizan bertan egiten ziren lehen udal batzarrak ("Elizate" izena hortik dator)
- 1764an eraiki zuten, 1856an konponduta eta 1957an bota zuten.
- Elizaren Kofradia. Lege zaharraren arabera, herri bateko abadea izateko herrikoa bertakoa izan behar zen. Begoñako elizahorretan berezia zen . Hasieran bi kofradia zeuden bat Begoñatarrena eta bestea Bilbotarrena.
- 1804an Bilboko kofradia desegin zuten..
- Ganadu-Azoka Begoñan. Eulalia Abaituaren argazkiak. Argazki sorta luzea dago, ea ziur denak egun berekoak direla.
26:00
- Boluetako eskola. Argazkia. Bota zuten
- Hiru eskola zeukan udalak: Begoña, Bolueta eta Uribarri. Gaur egunean Uribarrikoak bakarrik irauten du.
- Begoñako udal zigiluaren irudia
- Sokadantza Begoñako plazan. Irudia
- Alkatea makila dauka, udalaren ikurra den txuzoa ere ikusten (lantza modukoa)
- Zerga bilketa. "Arbitrios municipales"-en etxea. Zerga bat ordaindu behar zuten astoarekin barazkiak-eta saltzera zetozen baserritarrek.
- Udal harategia eraikitzeko planoa
- Nekazal sindikatuaren egoitza Santa Klara (Zabalbide) kalean.
- Begoña herriaren plaka Zabalbide kalean, Segun-Arrieta tabernako etxean (Katu etxea). Hor egon zen muga 1875-1925 urteetan 2. anexioa baino lehen.
Plaka horiek Aldundiak jartzen zituen, ez udalak
- 1957: "La casa de la República va a ser demolida" artikulua prentsan
Begoñako udalaren ikur guztiak sistematikoki joan ziren desagertzen.
- Geratzen dena: Uribarriko eskolan dago orain Begoñako plazan zegoen eskolako eskultura .
Bernabe Garamendi eskultorearen omenez egin zuen Higinio Basterrak, Garamendik eman zuen dirua Begoñako plazako eskola eraikitzeko.
- Geratzen dena: Eliza, kanposantua, mugarriak
Aranzadik kanposantua egindako lana oso garrantzitsua da.
Mugarriak: (Deusturekin Zarandona eta Pikotamendin, Loiurekin Artxanda aldean, Gizakundeko komentukoa...)
Begoñako historia berreskuratu nahi badugu... ZER GOGORATU? ZERGATIK' ZELAN?
- Arrisku bat dago horrelako azterketa historikoak egiterakoan: Topikoekin bakarrik geratzea
- Adibidez Bilbao700 kanpainako kartelean pertsonaia guztiak gizon aberatsak eta erdaldunak ziren.
- Begoñaren irudi tipikoak (estereotipoak):
- "Begoñako Amatxu" XVII. mendeko irudia
- Prozesioak- - Koronazioa· Argazkia, Karmelo ingurutan prozesio buruan umeak eta behi bat (!?) . Atzean Zabalbideko frontoia)
- Txakolina -Bilbainadak (36:31)
- Garaizar txakolindegia. (36:50)
- Begoñako herriaren ezkutuko Irudiak. Topikoetatik aldenduta, zelakoa zen Begoñako baserritarren bizimodua?
- Baserri gehien gehienak errenteroak ziren (% 90)
- 1800: Populazioaren % 2k herriko ondasunen % 90a zeukan
- Baserritarrak "hamarrena" ordaindu behar zion elizari edo elizako patroiari
- Sagardoa egin zen Begoñan XVI-XVII mendeak arte
- Baserri-jabeak Bilbora aldatu ziren bizitzera joan ziren
-
- Emakume bat txakolina egiten
- Gazte bat idi -parearekin.
- Bendejerak eta esne-saltzaileak Zabalbide gora astoekin. /atzean Karmeloko dorreak. Txorierritarrrak ziren emakume horiek.
- Emakume "kalderapekoa" Marisorki (buruko zapiaren izena; sorki; obara Hernanin (M.Lujanbio), Buru gainean saran edo kaldera bat
- Villamilen irudia. Erromeria Begoñako plazan
Txosnan danboliteroak
Baina kontuz, erromeriak beti ez ziren oso lasaiak. 1880an Bilbotik pasatzeko debekua jarri zien Bilboko udalak erromeriazaleei, "Karlisten jokaldia" omen zen "Bilbo umiliatzeko". - 1903an tiroka bukatu zen Areatzan prozesio-erromeria bat. Ezkerrekoek ere defentsan ikasten zuten.
- Norena zen Begoñako Andra Maria? Eztabada politikoan txertatuta dago hori ere.
norena zen? 1937ko aldaketak- Eusko Jaurlaritzaren batailoiko gudariik egon ziren Begoñan meza entzuten.
- Nazionalek Bilbo hartzen dute ekainaren 19an
- Biharamunean, ekainak 20, Franko Begoñako Basilikan egon zen meza entzuten.
- 1794 Konbentzioko armada frantsesa erasoan zetorren Ermua aldetik. Eraso gogorra zen.
Orduan Begoñako Andra Mari zaindariaren irudia BIlbora zazpi egunez jaisteko eskatu zuten. Ea horrela irabaziko zuten. Kalte edo arrisku handia zegoenean (uholdeak, pandemiak...) ohitura izaten zen Andra Mari prozesioan ateratzea, horrela dena konpondu zelakoan.
Begoñatarrek ezetz erantzun zuten, udal batzaren aurrean harrika-eta aritu ziren hainbat emakume Andra Mari Bilbora ez jaisteko.
Frantsesak sartu ziren Bilbon azkenean
- Elizako Patroiaren jauregia elizaren aurreko aldean zegoen. Argazkia
Begoñarrek eurek erre zuten noizbait. - Begoñako jarrera demokratikoa aitzinetik:
1590ean udal batzan etxe guztiek zuten botoa, etxagun (jabeak) edo maister etxe guztiek zuten botoa. Etxe bakoitzeko gizona joaten zen, emakumea ez baina. Gizon guzti horiek izan zitezkeen boto-emaile eta hautagai.
- 1570: Bilboko alkateak, bere aginte makilarekin eta hainbat bilbotarrekin, inkurtsio bat egin zuen Uribarri aldetik.
Begoñatarrak bila joan ziren lurra defendatzera. Geroago alderantziz. Azkenean ez zen gertaera larririk getatu.
- 1718an Madrilek aduana-zerga Hego Euskal Herrira ere zabaldu nahi izan zuen. Horrek produktu asko garestituko zuenez matxinada bat gertatu zen Hego Euskal Herrian. Begoñarrak izan ziren matxinada hura piztu zutenak. Matxinadaren bigarren egunean Bagoñako Patroiaren jauregia sakeatu eta erre zuten.
- Begoñako langileria:
- Boluetako Santa Ana burdin ola handia
1870ko lehen Internazionalean Boluetako fabrikako ordezkariak izan ziren. - Larreagaburuko mehategiak
- Etxebarriako fabrika.
- Santutxuko Tabako-fabrika
Emakume langileek, Tabakaleran oso baldintza txarretan lan egiten zutenez matxinatu egin ziren zuzendaritzako kide batzuk hartuta.
- Boluetako Santa Ana burdin ola handia
- Maria Aizpurua mahatsorria izan zen lehen emakume preso abertzalea 1919an
San Rokeko erromeriatik bueltan "Gora Euskadi Askatuta " ohikatuta kartzelaratu zuten. - Carlos Orue alkate eta pertsonaia xelebrea izan zen
- Euskara
- Kezkak
- "Bilbao a través de la historia" liburu osoan euskarari buruzko aipamen bakarra dago.
Unamunoren esaldi bat da. - 1900: Ramiro Maeztuk dio Begoñako umeek ez dakitela euskaraz.
- (1:09:00) Kirikiño arduratuta zegoen Begoñan euskarak zuen egoeraz. Elizan dena erdaraz egiten zen eta.
- "Bilbao a través de la historia" liburu osoan euskarari buruzko aipamen bakarra dago.
- Euskaltzaletasuna
- (1:11:30) Begoñako 6-8 lagunek euskaraz idazten zuten Kirikiñoren "Euzkadi" egunkarian, Begoñako korrespontsal moduan.
- (1:12:30) Badira literatura-lan batzuk Begoñarrek idatzi dituztenak ("lamiak Begoñako errekan agertzen ziren")
Kirikiñoren kopla: "Mahatsa orria zabal / Begoña ganean / Neu bere hangoa naiz /bai zorionean"
- Galdera-txanda:
- (1:15:30) Iñaki Gaminde: Gaur egun oso zaila da Begoñan euskaraz bizi izatea.
- JR Etxebarria: 1970eko hamarkadan Arbolantza inguruko bi ikasle izan nituen eta primeran egiten zuten euskaraz.
- Beste batek: Gerra osteko galera izugarria izan zen.
- Txabola: Matalobos auzoan (Gaur egun Txurdinaga-Otxarkoaga, Gabriel Aresti kalea) euskaraz ez zen egiten, Arbolantza aldean bai.
- K. Sarasola: Bizkarsoro pelikulako neska bati gertatzen zaion bezala, nik ere 18 urte nituela jakin nuen gure amamak euskaraz zekiela (Matalobos auzokoa).
- Kezkak
- Vecunia
1:16:40 Agurra (grabazioa egiten duen Nakorreri eskerrik asko)
Hitzaldiko bideoko argazki batzuk hemen.